Euskara-irakaslearen eskuliburua

Argitaratua: asteartea, 20 iraila 1988, 1:20
Irakaslearen eskuliburua

Hamar atal ditu liburuak: edukiz zabalak bi lehengoak - Hizkuntza berriak helduei irakasteko metodo zenbait eta Irakaslearen beharrak, syllabusa eta programazioa-; irakaskuntzatik gertuago bi hurrengoak -Marko metodologiko orokor baten definizioa eta Klaseko hiru etapa nagusiak-; oso praktikoak hurrengo lauak, trebetasunak lantzeari eskainiak; ikusentzunezkoei buruzkoa bederatzigarrena eta ebaluazioa jorratzen duena azkenekoa.

  1. kapitulua: Hizkuntza berriak helduei irakasteko metodo zenbait.
  2. kapitulua: Ikaslearen beharrak, syllabusa eta programazioa.
  3. kapitulua: Marko metodologiko orokor baten definizioa.
  4. kapitulua: Klaseko hiru etapa nagusiak: aurkezpena, praktika kontrolatua eta praktika askea.
  5. kapitulua: Mintzamena lantzen.
  6. kapitulua: Entzumena lantzen.
  7. kapitulua: Irakurmena lantzen.
  8. kapitulua: Idazmena lantzen.
  9. kapitulua: Ikus-entzunezko baliabideak hizkuntz irakaskuntzan.
  10. kapitulua: Ebaluazioa.