Elebitasuna, bi hizkuntza hitz egitea baino gehiago

Argitaratua: ostirala, 2016(e)ko abenduaren 30(a)n, 14:45(e)tan
Eneko Anton eta Jon Andoni Duñabeitia

Elebidun izateak baditu ondorioak, hizkuntza baten baino gehiagotan komunikatzeko gaitasuna izateaz gain. Hau honela, elebidunen eta elebakarren arteko alderaketek zientzilari askoren interesa piztu dute aspalditik. Artikulu honetan, ondorio linguistikoei eta kognitiboei erreparatuko diegu, ondorio positiboei zein negatiboei, eta horretarako hainbat ikerketaren emaitzetan oinarrituko gara. Halaber, “abantaila elebidunaren” hipotesia aurkeztuko dugu.