e-HIZPIDE 89

Argitaratua: ostirala, 1 uztaila 2016, 9:30
María del Carmen Méndez

Learning by feeling: sentimenduen bidetik ikasi. Gerora gogoratuko diren jardueren diseinu eraginkorra, atzerriko hizkuntzen (AH) eskolan

  • Argitalpenak
  • Sortua: 12 abendua 2016
  • Bisitak: 1419
  • Iruzkinak: 0
  • Gogokoak: 0

Edozein ikasprozesu izaten da konplexua, baita atzerriko hizkuntzen irakaskuntza formalean gertatzen dena ere, eta denbora behar izaten da arrakasta lortzeko. Hori dela eta, beharrezkoa da eskoletako esperientziak aztertzea eta berrikustea, datu enpirikoak izateko; izan ere, datu horiek antolatuta eta sistematizatuta, ikasgelara eraman daitezke, irakaskuntza-praktika hobetzeko. Artikulu honetan, atzerriko hizkuntzen ikaskuntzarako jardueren gainean hausnartu nahi dugu, ulertzeko zer duten bereizgarri egokitzat eta eraginkortzat jotzen ditugun jarduerek. Gero, lortutako ondorioekin, jarduerok dituzten elementuen zerrenda bat zirriborratuko dugu, inbentario hori gidari izan dezagun bihar-etzi material berriak diseinatzen ditugunean. Lan honetan, neurodidaktikaren oinarriak eta aurkikuntzak hartu ditugu kontuan, baita ikasprozesuko afektibitateari buruzko ikerketenak ere.

Eneko Anton eta Jon Andoni Duñabeitia

Elebitasuna, bi hizkuntza hitz egitea baino gehiago

  • Argitalpenak
  • Sortua: 30 abendua 2016
  • Bisitak: 2119
  • Iruzkinak: 2
  • Gogokoak: 0

Elebidun izateak baditu ondorioak, hizkuntza baten baino gehiagotan komunikatzeko gaitasuna izateaz gain. Hau honela, elebidunen eta elebakarren arteko alderaketek zientzilari askoren interesa piztu dute aspalditik. Artikulu honetan, ondorio linguistikoei eta kognitiboei erreparatuko diegu, ondorio positiboei zein negatiboei, eta horretarako hainbat ikerketaren emaitzetan oinarrituko gara. Halaber, “abantaila elebidunaren” hipotesia aurkeztuko dugu

Abel Camacho eta Pedro Lonbide

Zer dugu Moodle-ren kontra? Eta alde?

  • Argitalpenak
  • Sortua: 30 abendua 2016
  • Bisitak: 1305
  • Iruzkinak: 0
  • Gogokoak: 2

Gaur egun, ikaskuntza kudeatzeko sistema (LMS) edo plataforma telematikoen artean Moodle da ezagunena, ezbairik gabe. Hezkuntza-etapa guztietako zentroetan ari da erabiltzen, gurean nahiz nazioartean. Hala ere, ikaragarrizko zabalkunde hori gorabehera, galdera asko datozkigu Moodleren erabileraren egokitasunaz. Moodleren erabiltzaile guztiek behar al dute Moodle? Beren beharrak asetzen al ditu? Zein dira Moodlek ekar ditzakeen abantailak? Eta desabantailak? Artikulu honetan, galdera horiei erantzuten saiatuko gara; betiere, hezkuntza-zentro txiki edo ertain batean ari den irakasle edo ikastaro-sortzaile baten ikuspuntutik.

Ainhoa Segura

Euskaraz irakurtzen ikasi, irakurriz euskara ikasteko

  • Argitalpenak
  • Sortua: 3 azaroa 2016
  • Bisitak: 1005
  • Iruzkinak: 0
  • Gogokoak: 0

Esan liteke irakurmena ikasprozesuaren muina dela eta estu-estu loturik dagoela idazmenarekin. Edonola ere, hausnartzea komeni da ea nahikoa egiten dugun ikaslea irakurle trebea izan dadin. Irakurmenak soinuarekin ere badu lotura. Izan ere, isilean egiten dena irakurtzeko modu bat baino ez da, ahots altuan ere irakur daiteke eta ez da umekeria; are gehiago, irakurle trebeak entzun egiten du testua. Ondorioz, ikasgelan tartea egin beharko zaie irakurtzeko bi modu horiei: isilari eta ozenari.

Nahiz eta sumatu berezko “musika” duela hizkuntza bakoitzak, euskaraz ez da asko landu prosodia deritzon esparrua, eta didaktikan badago hutsune hori betetzeko beharra, ahoskera edota tonua bigarren mailakotzat jo ohi diren arren; prosodia desegokiak ulermena oztopa dezake. Ondorioz, prosodia-gaitasuna azpimarratu eta landu behar da, ikasprozesuaren hasiera-hasieratik, errotik aldatuta ikasgelako dinamika. Ikuspegi horretatik abiatuta, zenbait jarduera praktiko proposatuko dira artikuluaren bukaeran.

Iñaki Murua

Euskaltegi eta autoikaskuntza-zentroetako irakasleen gaitasun digitalak, IKANOS proiektuaren ikuspegitik

  • Argitalpenak
  • Sortua: 30 azaroa 2016
  • Bisitak: 895
  • Iruzkinak: 1
  • Gogokoak: 0

Eusko Jaurlaritzak indarrean jarritako IKANOS proiektuak bide ematen du nork bere gaitasun digitalen berri izateko. Bestalde, interesgarria da jakitea nondik abiatzen garen prestakuntza-jarduerak edota Sarean gauzatu behar diren bestelako proposamenak egin aurretik. Hala, bi bideak uztartzeari interesgarri iritzi genion, eta gauzatu egin zen IKANOS eta HABEren arteko elkarlaneko egitasmoa 2015eko azarotik 2016ko otsailera bitartean. Artikulu honetan, “gaitasun digitalak” moduko kontzeptuak argitu ondoren, IKANOSi buruzko zertzelada nagusiak emango dira, baita egindako lanaren eta emaitzen berri laburbildu ere.