Teknologia, motibazioa eta autonomia, eta irakaslearen psikologia hizkuntzen ikaskuntzan: mitoen eta aukeren azterketa bat

Argitaratua: Monday, 14 June 2021, 11:19 AM
Stockwell eta Reinders

Teknologiak hizkuntzen irakaskuntzan eta ikaskuntzan duen eraginari buruzko itxaropenek askotan gainditu egin dituzte benetako emaitzak; izan ere, maiz uste dugu teknologia sortu berriak eraginkorragoak direla lehendik zeudenak baino, besterik gabe berriagoak direlako, lotutako pedagogietan dauden aldeak ia kontuan hartu gabe (ikus Bax, 2003; Levy eta Stockwell, 2006). Askotan uste dugu teknologia berez dela motibatzailea ikasleentzat, eta autonomiaren garapenari lotuta dagoela. Teknologiaren errealitateak eta hark motibazioan duen eragina lehen begiratuan hautematen dena baino konplexuagoak direla ari da agertzen, bai irakasleentzat, bai ikasleentzat (Stockwell, 2013). Teknologiak aukerak eskain diezazkieke motibatuta dauden ikasleei, baina, ikasle askoren kasuan ez dirudi motibazioa pizteko edo jokabide autonomoa bultzatzeko gai denik, baldin eta ez badira teknologien funtzioei edo aukerei etekina aterako dieten pedagogia egokiak erabiltzen eta ez bada teknologiak hizkuntzak ikasteko nola erabili jakiteko prestakuntza nahikoa ematen (ikus Reinders, 2018a). Era berean, irakasleek ikasgelan duten rolak, beren ingurunearekiko duten jarrerak eta jasan behar dituzten presioek (Mercer eta Kostoulas, 2018) ere eragina izan dezakete teknologiaren inplementazioan. Artikulu honek elkarri lotutako hiru arlo biltzen ditu, eta teknologiarekin nola lotzen diren aztertzen du: ikaslearen motibazioa eta autonomia, irakaslearen psikologia eta kontuan hartu beharreko alderdi pedagogikoak.

Jatorrizko argitalpena

Stockwell, G. eta Reinders, H. (2019). Technology, Motivation and Autonomy, and Teacher Psichology in Language Learning: Exploring the Myths and Posibilities. Annual Review of Applied Linguistics, 39, 40-51. https://doi: 10.1017/S0267190519000084

Cambrige University Press-en baimenaz itzulia eta argitaratua