e-HIZPIDE 94

Argitaratua: asteartea, 5 martxoa 2019, 10:30
Itxasne Sagarzazu

Ordenagailu bidezko hizkuntza-egiaztatzegintza

  • Argitalpenak
  • Sortua: 17 ekaina 2019
  • Bisitak: 197
  • Iruzkinak: 0
  • Gogokoak: 0

Gizarteko beste esparru batzuetan bezala,hizkuntzen ikas-irakas prozesuetan ere goranzko joera du informazioaren eta komunikazioaren teknologien (IKTen) erabilerak, eta fenomeno horrek ateakireki dizkioorain gutxi arte soilik paperean gauzatzen zen hizkuntza-egiaztatzegintzari. Izan ere, hizkuntzen ezagutza ordenagailu bidez egiaztatzeko eskaintza nabarmen zabaldu da azken hamarkadan. Molde informatizatu horrek erakunde beste aldaera dauzka, eta sistema-aniztasun hori ulertzeko, garrantzitsua da hainbat aldagaitan oinarritutako azterketa egitea, helburu izanik proben ekoizpena errealitateko ekintza komunikatiboetako baldintzetara ekartzea, eta, oro har, hizkuntzen egiaztatzegintza-prozesuak erraztea.

Iñaki Villoslada

Bitartekotza linguistikoa, konpetentzia berria

  • Argitalpenak
  • Sortua: 5 martxoa 2019
  • Bisitak: 272
  • Iruzkinak: 0
  • Gogokoak: 0

Bitartekotza linguistikoa (BL) boladan dago. BLa bitartekari batek burutzen duen hizkuntza-jarduera da, kode linguistiko –hizkuntza, aldaera edo erregistro– desberdinak darabiltzatenek elkar uler dezaten. Komunikazio-modu hori Europako Erreferentzia Marko Bateratuan (EEMB) jarduera integratzailetzat jo da, ekoizpena, harrera eta interakzioa (elkarrekintza) bateratzen dituelako. Artikulu honetan, bitartekotza profesionaletik bereizi ondoren, BL arrunt terminoaren erabilerara hurbildu da egilea, bigarren hizkuntzen, bereziki euskararen, irakaskuntzaren ikuspegitik.