e-HIZPIDE 95

Argitaratua: astelehena, 30 martxoa 2020, 5:50
Sergio Troitiño

Materialak lexikoaren ikuspegitik sortzearen inplikazioak

  • Argitalpenak
  • Sortua: 8 apirila 2020
  • Bisitak: 279
  • Iruzkinak: 0
  • Gogokoak: 1

Ikuspegi lexikotik material didaktikoak sortzeak dituen ondorioez ari da egilea artikulu honetan. Hala, lexikoaren garrantzia justifikatzen du, eta adierazten du esanahi semantikoa komunikazioaren oinarria dela, hizkuntzek izaera lexikoa dutela eta modu lexikoan prozesatzen direla eta lexikoa gramatikara iristeko bide garrantzitsua dela; behar bezala arrazoitzen du hori guztia, adibideak emanez gainera. Horren ondoren, eskolara eramateko asmoz programatu beharreko lexikoa kontzienteki eta adimenez hautatzeko prozesuan laguntzen digu. Galderak eta erantzunak baliatzen ditu azalpenerako; horrez gain, zenbait kontzeptu ere hartzen ditu kontuan, hala nola erabilgarritasuna, adierazgarritasuna, errentagarritasuna edota zailtasuna. Bibliografia oparoaren aurretik, infografia interesgarri bat eskaintzen da bukaera gisa: hamar ideia eskolan lexikoari probetxurik onena ateratzeko.

Robert Godwin-Jones

Oihan digitalean barrena: ikaslearen autonomia eta hizkuntza-ikaskuntza informala

  • Argitalpenak
  • Sortua: 23 apirila 2020
  • Bisitak: 295
  • Iruzkinak: 0
  • Gogokoak: 1

Teknologien eta ikaslearen autonomiaren arteko lotura lantzen da artikulu honetan, urte batzuk lehenago Reinders eta White-k egindako ekarpenetatik abiatuta. Aipatzekoa da testu hori jatorriz Language Learning & Techonology aldizkarian 2016an argitaratu bazen ere, 2018an eHIZPIDEn euskaraz plazaratu zela. Ekologiaren teorietan kokatzen da hemen ikaslearen autonomia eta horren zergatiak azaltzen dira; besteak beste, faktore ugarik eragiten diotelako norbanakoaren ikas-prozesuari. Halaber, nahiz eta ikaskuntza informalaren esparruari erreparatu nagusiki, hezkuntza formalarekiko uztardura eta irakaslearen rola ere lantzen dira. Artikuluaren bukaeran, erreferentzia bibliografiko ugari eskaintzen zaizkio gaian sakondu nahi duenari.

Ernesto Martín Peris

Diskurtso-praktika kokatuak: benetako komunikazio-praktikak

  • Argitalpenak
  • Sortua: 30 apirila 2020
  • Bisitak: 196
  • Iruzkinak: 0
  • Gogokoak: 1

Lengoaiaren, komunikazio linguistikoaren eta ikaskuntzaren zientziek ekarpen berriak egin dituzte, eta hizkuntzen irakaskuntza antolatzeko moduan ere izan dute eragina. Ondorioz, ikasgelan, testua da oinarrizko eta laneko unitate linguistikoa; horixe da antolamendu berri horren ardatz nagusietako bat.

Arriola-Goikoetxea-Iruskieta

Hizkuntza-teknologiak hizkuntzen ikas-irakaskuntzan: zenbat aukera, hainbat erronka

  • Argitalpenak
  • Sortua: 8 ekaina 2020
  • Bisitak: 237
  • Iruzkinak: 0
  • Gogokoak: 1

Hizkuntzen ikas-irakaskuntzan hizkuntza-teknologiak egin dezakeen ekarpena azaltzea da artikulu honen helburua. Horretarako, hizkuntzalaritza konputazionala zer den eta eskolan zelan erabil daitekeen landuko da alde batetik. Beste alde batetik, testuinguruari eta nazioarteko esperientziei gainbegirada orokorra emateaz gain, euskararen esparruan garatu diren baliabideei eta egiten ari diren ikerlanei ere errepara-tuko zaie, etorkizuneko bideak eta erronkak alde batera utzi gabe.