Diskurtso-praktika kokatuak: benetako komunikazio-praktikak

Argitaratua: osteguna, 30 apirila 2020, 5:51
Ernesto Martín Peris

Lengoaiaren, komunikazio linguistikoaren eta ikaskuntzaren zientziek ekarpen berriak egin dituzte, eta hizkuntzen irakaskuntza antolatzeko moduan ere izan dute eragina. Ondorioz, ikasgelan, testua da oinarrizko eta laneko unitate linguistikoa; horixe da antolamendu berri horren ardatz nagusietako bat.


Hizkuntza gehigarriak irakasten ditugunean (aurrerantzean, HG), ikasleei hizkuntza horiek eraginkortasunez erabiltzeko gaitasuna emateko izaten da, hori da helburua. Bada, irakaskuntza hori antolatzeko modua aldatuz joan da, bi alderdi hauek ulertzeko modua ere aldatuz joan den heinean: zer den hizkuntza eraginkortasunez erabiltzea (bereziki HGak); eta nola ulertzen eta taxutzen ditugun hizkuntza hori ikasteko prozesuak. Komunikazio-praktiken antolaketaz den bezainbatean, hizkuntzaren erabileran badira alderdi batzuk erabakigarriak direnak oso; esaterako: hizkuntzak diskurtso-praktika kokatuetan erabiltzen dira beti; eta benetako komunikazio-praktiketan ikasten dira. Artikulu honetan bi alderdi horiek berrikusi eta kontzeptuon zentzua azalduko dugu.


JATORRIZKO ARGITALPENA

Martín Peris, E. (2018). Prácticas discursivas situadas: practicas comunicativas genuinas. Textos, 81, 8-13.

Egilearen zein argitaletxearen baimenez itzulia eta argitaratua.