Cassany-ren "Sustraietatik zerura" liburua osorik Irakasbilen

Argitaratua: ostirala, 2018(e)ko abuztuaren 10(e)an, 10:03(e)an
Sustraietatik zerura

2013an eman zen argitara Itzulpen Saila bilduman "Sustraietatik zerura";  Daniel Cassany-ren lan hautatuak jaso ziren liburu horretan. Ikertzaile, irakasle eta idazle katalan ezagunak euskaraz argitaratutako lehendabiziko liburua izan zen hura. 

Paperezko argitalpena aspaldi agortu zen; hau honela, eta dagozkion baimenak lortuta, oso-osorik igo da orain Irakasbil webgunera pdf formatuan.

Daniel Cassany

Beste eduki interesgarriak

Itzulpen Saila 53

Sustraietatik zerura

Zuhaitza, zenbat eta barnerago sustraiak, gorago. Sustraiak ezagutuz –eta onartuz eta maitatuz–, hain zuzen bihurtzen gara handiago, ulerberago, koherenteago, zoriontsuago eta helduago. Zenbat eta hobeto konprenitzen dugun sorlekua, zenbat eta sakonago ulertzen eta errespetatzen ditugun gure sorlekuaren eta munduko gainerako lekuen arteko ezberdintasunak, orduan eta gorago eta berdeago adar eta hostoak. Sustraietatik zerura honetan, hainbat eta hainbat leku eta jenderekin solastatzen diren testuak bildu ditut: nire sorleku Kataluniako jende eta lekuak, Galizia, Mexiko, Argentina, Txile, Japonia eta abarretakoak; leku horietan, lan egin izan dut, inspirazioa aurkitu izan dut, eta elikatu egin izan ditut nire sustraiak, gorago hazteko, hosto berde eta garaiagoak ageri zeru urdinean.