Bagoaz!, A1 eta A2 mailetarako ikasmaterialak IKASBIL atarian

Argitaratua: osteguna, 24 iraila 2015, 9:07
Eskarne Lopetegi

BAGOAZ! A1 eta A2 mailetan ahozkoaren ulermena eta mintzamena lantzeko ikasmateriala da, eta oinarrian propio sortu den ikus-entzunezko edukia du. Egitasmo hau, beraz, osagarriak diren bi esparrutan garatu da: mailako hizkuntza ikus-entzunezko euskarrian ekoitzi eta argitaratzea, batetik, eta, bestetik, ikus-entzunezko eduki hori oinarri hartuta entzumena edo ahozkoaren ulermena lantzeko ikasmateriala diseinatu, sortu eta argitaratzea. Lerro hauen bidez, ikasmaterial hauen helburu eta ekoizpen-irizpide nagusiak zein diren zehaztuko dugu, bai inputarenak, bai ustiapen didaktikoarenak.

Beste eduki interesgarriak

bagoaz logoa

"Bagoaz" A1 eta A2 jardueren gida didaktikoa

Dokumentu hau BAGOAZ bildumaren gida berria da eta HEOC dokumentuan zehazten diren gai, funtzio eta adierazpide linguistikoen zerrenda du oinarri. Hau da, BAGOAZ bildumako atal bakoitza dagokion HEOCen zerrendako item horiei lotuta dator.