Babelium proiektua: ahozkotasuna praktikatzeko kode irekiko plataforma

Argitaratua: asteartea, 3 iraila 2013, 11:25
bestelako lankidetzak

Laburpena

Euskal Herriko Unibertsitateko GHyM1 ikerkuntza-taldeak garatu du Babelium ekimena, Elurnet2 enpresarekin batera. Hitz gutxitan esanda, euskararen ahozkotasuna praktikatzeko kode irekiko proiektua da Babelium. Webgunean parte hartzen duten ikasleek beste ikaskideek edo irakasleak berak prestatutako euskarazko mintzapraktika egiteko bideo-ariketak aurkituko dituzte: ahozko aurkezpenak, bikoizketak, ipuinak eta komikiak kontatzeko erronkak… Ariketa horietan, bideo bat grabatu beharko du ikasle bakoitzak unean bertan, mikrofonoa edota web-kamera erabiliz eta proposatzen zaizkion ahozko probak gaindituz. Aplikazioa erabiltzeko, Interneteko arakatzaile bat besterik ez da behar, bertan egikaritzen baita Babeliumek behar duen guztia. Ariketen erantzunak burutu ondoren (grabaketak, alegia), Babeliumen argitaratuko ditu erabiltzaileak; horrela, irakasleaz gain, beste ikaskideek ere ebalua ditzakete elkarlanean.

Beste eduki interesgarriak

Juanan Pereira

Moodlen hizkuntzen ahozkotasuna praktikatzeko Babelium gehigarria

Hizkuntzak ikasteko garaian zailena ahozkotasuna praktikatzea eta menperatzea da. Babelium EHUn garatutako proiektuaren helburua hizkuntzen mintzapraktika egiteko kode-irekiko web aplikazioak garatzean datza. Hizkuntzen irakaskuntzarako erabiltzen diren Moodleko instantziak ahozko bideo-ariketak grabatzeko eta elkarlanean zuzentzeko gehigarri bat garatu dute elkarlanean EHUko GHyM eta Elurnet enpresak, Babelium-en oinarrituta. Gehigarri horrek ematen dituen ezaugarriak aurkezteko aurtengo MoodleMoot-a leku ezin aproposagoa dela uste dugu.