Antsietatea H2 ikastean: gaiari berriz helduz

Argitaratua: ostirala, 24 abuztua 2012, 2:20
Josu Perales

Asko eta asko dira H2 ikastean eta erabiltzean herstura nozitzen dutenak. Ikasle horiek diotenez, deseroso eta ezinegonak jota sentitzen dira H2n adierazi nahiko luketen guztia ezin esan dezaketenean, edota jatorrizko hiztunei zer dioten aise eta erraz ezin uler diezaieketenean. Halaber, ikas--prozesuan ere urduri ikusi ohi dituzte beren buruak ikasgelan, ebaluazio--probetan, edota irakasleak zerbait galdetu eta xede-hizkuntzan erantzun behar izaten diotenean… H2 ikasi eta erabiltzean herstura jasatea gertaera arrunta da. Eta traba egiten dio ikasleari bere lorpen-emaitzak eskastuz. 
Artikulu honetan, gaia berriz mahaigaineratuz herstura edo antsietatearen zer-nolakoei begiratuko diegu: zerk sortzen duen, zein egoeratan eta saihesteko zer egin genezakeen aztertuz. Halaber, gure ingurunean, helduen euskalduntze-alfabetatzean burututako bi ikerketaren emaitzak ere dakartzagu orrialde hauetara.

Beste eduki interesgarriak

Fontes Linguae Vasconum

Komunikazio-antsietatea euskara bigarren hizkuntza dutenengan

Jasone Cenoz eta Alaitz Santosek idatzitako "Komunikazio-antsietatea euskara bigarren hizkuntza dutenengan" artikulua argitaratu dute Fontes Linguae Vasconum aldizkariaren 124. zenbakian (2017ko uztaila-abendua). Artikulu horretan, Euskal Autonomia Erkidegoan H1 gaztelania duten hiztunen euskararekiko komunikazio-antsietateari buruzko ikerketa bat aurkezten da.