Argitalpenak
ALTE Jokabide egokien printzipioak 2020
- Atala:
- Egilea:
- Dokumentu-mota:
- Jakintza arloa:

- Atala:
- Egilea:
- Dokumentu-mota:
- Jakintza arloa:
- Bisitak: 103
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Aurkezpena
2020an hogeita hamar urte bete ditu ALTE erakundeak (The Association of Language Testers in Europe, hau da, Hizkuntza Aztertzaileen Europako Elkarteak). Une honetan dauden hogeita hamahiru osoko kideen artean HABE dago ALTEn Eusko Jaurlaritzaren izenean. Zehatzak dira Elkarte honek sorreratik bertatik izan dituen asmo eta helburuak: hizkuntzak ebaluatzeko estandarrak garatu eta ezartzeko, Europa osoko erakundeak biltzea, hizkuntzak ikasteko eta ebaluatzeko jokabideen aniztasuna onartzea, eta, besteak beste, erakundeon helburuak partekatzeari begira, adituon arteko ezagutzak eta jokabide egokiak trukatzeko beharra aldarrikatzea.
Helburu horiek kontuan izanik, HABEk egun dituen zereginen baitan, egokia da ALTE Principles of Good Practice txostena euskaratu eta plazaratzea, eta erakargarria behar luke izan euskara ikasten ari diren ikasle helduen ebaluazio zein egiaztatzegintzan diharduten irakasle eta aztertzaileentzat. Halaber, eta ALTE erakundeak bere aldetik egingo duenaz gain, Jokabide egokien printzipioak argitalpena bi eratan plazaratzea erabaki du HABEk, txostenaren hedapena eta erabilera areagotzeko asmoz: paperezko testua batetik; Irakasbil webgunean pdf formatuan bestetik.
Hirugarren edizioa da 2020koa; 1994an egin baitzen lehendabizikoa eta 2001ean bigarrena. Erreferentzia-dokumentu integral gisa planteatu da; bestela esanda, hizkuntza-probak sortzean zein aplikatzean ALTEko kide eta afiliatu guztiek sinatzen dituzten jarraibideen multzo koherente gisa dago landuta eta egituratuta. Oinarrian dauden printzipioen artean hauek nabarmendu daitezke:
- ALTEko kideek hizkuntzen ebaluazioak prestatzean interesdunei begira dituzten beharrei erantzutea;
- hizkuntza-ebaluazioan aditu izateari bultzada ematea;
- ALTEko kideei eta beste parte-hartzaile batzuei ebaluazioa beren testuinguruetan hobeto ulertzen laguntzea;
- egiaztatzegintzaren jarraibideen gainerako materialekin batera erabitzeko modukoa izatea.
Labur eta mamitsua den liburuxka hau interesgarri bezain erabilgarri izango delakoan,
Jokin Azkue Arrastoa. HABEren zuzendari nagusia
Erreferentzia
ALTE. (2020). ALTE Jokabide egokien printzipioak (Hitzurun, itz.). HABE. (Jatorrizkoa, 2020an argitaratua).