A1 mailaren inguruan

Argitaratua: astelehena, 3 iraila 2012, 12:55
Gai monografikoa

A1, A2, B1, B2, C1, C2. Horra hor, gaur egun, hizkuntz irakaskuntzari dagokionez, ongi ezagututako sailkapena Europako Erreferent zia Markoan eskainia. Helduen euskalduntze-alfabetatzean ere orpoz orpo jarraiki zaie Europar erakundeek, hizkuntzen alorrean, plazaratutako idazki eta argitalpenei. Artikulu honetan, egilea, Europako Erreferentzia Markoa ondo gogoan, alderaketa-lan mardula eskaintzera dator. Horretarako, lau dokumentu oinarrizko jo ditu begiz erkaketa egiteko: 1) John Trim-ek paratu eta EALTAren WEBgunean eskuragai dagoena; 2) Madrilgo Hizkuntza Eskola Ofizialetarako Oinarrizko eta Maila Ertaineko curriculak ezartzen dituen 31/2007ko Ebazpena, ekainaren 14koa; 3) Cervantes Institutuaren "Plan Curricular del Instituto Cervantes”, eta 4) Generalitat de Catalunya-ko, Direcció General de Política Lingüística-k osatutako "Programa de Llengua Catalana, Nivell inicial”. 

Aldeak alde, lau proposamenak komunikazio beharretatik abiatzen dira, ez hizkuntzaren egituratik. Eta, hala berean, proposamenen egileok biziki azpimarratzen dute tokian tokiko inguruneak aintzat hartzeko beharra xede-hizkunt za irakastean. Artikulugileak xeheki eskainiko du zer-nolako horien guztien berri.