Atalase-maila

Europako Kontseiluak erabiltzen du termino hau, hizkuntza arrotz batean abilezia funtzionala lortzeko behar den gutxieneko menderatze-maila adierazteko. Helburu bilakatzen da bigarren hizkuntzen irakaskuntzan, eta hizkuntza erabiliko den egoeren, jardueren, gaien, funtzioen eta hizkuntz-baliabideen arabera dator definitua.

» Irakasbileko glosategia