asteartea, 2 ekaina 2020, 2:39
Site: Ikasten (HABE)
Course: Irakasbil (Irakasbil)
Glossary: Irakasbileko glosategia
A

Andragogia

Helduei ikasten laguntzeko artea eta zientzia. Helduen hezkuntzaren teoria, prozesuak eta teknologia.

Atalase-maila

Europako Kontseiluak erabiltzen du termino hau, hizkuntza arrotz batean abilezia funtzionala lortzeko behar den gutxieneko menderatze-maila adierazteko. Helburu bilakatzen da bigarren hizkuntzen irakaskuntzan, eta hizkuntza erabiliko den egoeren, jardueren, gaien, funtzioen eta hizkuntz-baliabideen arabera dator definitua.