Hizkuntz kontuak

Ama-hizkuntza (edo H1a) "ahazteaz"

Ama-hizkuntza (edo H1a) "ahazteaz"

by Iñaki Murua -
Number of replies: 1
In reply to Iñaki Murua

Er: Ama-hizkuntza (edo H1a) "ahazteaz"

by Jon Imanol Iturrioz Aldanondo -

Kaixo:

 https://www.euskadi.eus/r61-appadmeu/es/t59auUdaWar/R1?locale=es estekan ikusiko duzue gai hori landu duela IVAPeko Administrazioa euskaraz aldizkarian, aurtengo urriko alean Mikel Santesteban Insaustik, Ikertzaile Doktore Egonkorrak, eta Frantzian adopzioan hartutako ume korearrekin egindako ikerketa aipatzen da, edo zer gertatu zaien bere ama-hizkuntzarekin ERASMUS programan parte hartutako Alemaniako zenbait gazteri. Hizkuntzaren erabilerari edo ez-erabilerari lotzen zaio H1aren kamustea edo ahaztea. Garai batean, HABEk urtero ateratzen zuen egutegian "Dabilen euskarak sitsik ez" esaldia ageri zen. Ba, hori.

Bidenabar adierazi, aipatutako urriko ale horretan badela beste artikulu labur bat, datuak batez ere, euskararen familia bidezko transmisioa. Dena den, niri bihotz-zimikoa Amaia Zubiriaren elkarrizketak eragin dit. Ama-hizkuntza gorde nahi ote dugu gure ama-hizkuntzan abesten duen zenbait jende baztertuta? Mariano Ferrer kazetariarekin gertatu zitzaionaren antzekoa ikusi nuen nik neuk beste herri batean, herriko festetan, San Bartolometan. Hurrengo urtean kantariaren ordez gastronomia izan omen zen festa-antolatzaileen proposamena, eta plaza jendez lepo! Hori ere euskal kultura omen da!    

  





(ainara maya urroz(e)k asteartea, 2021(e)ko azaroaren 9(e)an, 11:43(e)tan editatu du)