Curriculuma

Aforismoaren etekin didaktikoa

 
Picture of Hasier Agirre Aranburu
Aforismoaren etekin didaktikoa
by Hasier Agirre Aranburu - ostirala, 4 urria 2019, 1:55
 

Esloganak, aforismoak eta halakoak ontzea C2ko gaitasuntzat jotzen du HEOCak.

Baina, didaktikara etorrita, aforismoei zuku handia atera dakieke.

Aforismoa testu autonomoa da, bloke naturala, ekintza komunikaibo osoa, baina ez al dezake balio gaiak sotiltasunez eta zeharka plantetazeko, zuzen-zuzenean egin partez? Zehatzago esanda: aforismo batek eman al dezake bide C2ko idazmen-proba baterako, hala euskaltegietako jardunean, nola egiaztatze-deialdietan? 

Hona aste honetan bururatu zaizkidan hiru aforismo, 400 hitz inguruko saiakera txiki bat idazteko aukera eman dezaketenak, hala beroietan planetatzen den tesia berretsiz, nola arbuiatuz.

Pentsamenduaz

Aristotelesen garaian luxu bat zen pentsatzea, Galileorenean arriskua, eta guretotan salbuespena.

Egiaz

Zer da "egia-ostea" terminoa, orainaren edota iraganaren kritika?

Teologiaz

Zaila dirudi Jainkoaren izatea matematikoki frogatzeak (Kurt Gödels); ez ote da nekezagoa Haren ez-izatearen formula?

Lehen aforismoak hiru garai eta ahots ezberdinen gaineko hausnarketa eskaintzen dio ikasleari; Bigarrenak, galdera erretoriko baten bitartez, egun boladan dagoen kontzeptu baten lanketarako aitzakia da; eta hirugarrenak, ostera, existitzen denaren eta ez denaren arteko muga lausoa iradoki nahi du.

Ahozko diskurtsorako, eztabaidetarako kasu, ere eman lezakete bide gogoetok. Gainera, ez dute batere aurre-prestaketarik eskatzen. Internetera jo, eta edozein filosofo, idazle edo pentsalariren aforismo bat begiz jotzea da egin beharreko ahalegin bakarra.