Curriculuma

BITARTEKOTZA ETA DESKRIBATZAILEAK

 
Hasier Agirre Aranburu-ren irudia
BITARTEKOTZA ETA DESKRIBATZAILEAK
Hasier Agirre Aranburu - ostirala, 2019(e)ko martxoaren 8(e)an, 13:08(e)an
 

Iñaki Villosladaren bitartekotzari buruzko artikuluari jarraipena emate aldera, foro honetan zintzilikatu nahi nituzke Europako Kontseiluak bere ale berrian argitaratutako B2rako deskribatzaileak; guztiak ere, esan bezala, bitartekotza- edo bitartekaritza-modalitateari dagozkionak. 

Hona irakurri aurretik jakin beharreko batzuk:

- A eta B hizkuntzak aipatzen badira ere, ez dute zertan beti hizkuntza ezberdinak izan.

- Azken ale edo argitalpen honetako deskribatzaile berriak urdinez nabarmenduak daude; gainerakoek, kasu batzuetan, izan dute orrazketarik, baina ez dira berariaz berriak.

- Esan bezala, B2ko erabiltzaileari aurreikusten zaizkion bitartekotza- eta estrategia-ekintzak daude itzuliak erantsitako dokumentuan, eta ez beste bost mailetakoak.

Iñaki lankideak ongi aipatzen duenez, modalitate honek indarra hartu du ikaskuntzan, eta, alde horretatik, niri ere harira-harira etorri zait artikulua lehendik itzuliak neuzkan deskribatzaile horiek plazaratzeko. Inori ezertarako balio badio, hortxe dauzka!