Didaktika

Irakaslea eta talde-lana

Irakaslea eta talde-lana

by Luis Mari Txabarri Miranda -
Number of replies: 2

Hezkuntza munduan ikertzaile eta idazle den Cristobal Cobo-k honako proposamen pedagogikoa egin berria du #Escuela21ean: ikasgelan irakasleak hitz egiten ematen duen minutu bakoitzeko bi eman beharko lituzkete ikasleek, baina talde-lanean. Zer irizten diozu? Esportagarria gure eremura?

Cristobak Cobo-ren bi liburu interesgarri sarean:

In reply to Luis Mari Txabarri Miranda

Er: Irakaslea eta talde-lana

by marga ibáñez -

Jakina, " flipped classroon" en ildoan. Baina susmoa dut hitz egiten dugunaren kontzientzia askorik ez dugula, geure burua ikusten ez dugulako. 

NIK John Hattiren lana dut ezagun, " Visible learning",  ez "invisible". Badakigu egiten ditugun gauzetatik zeintzuek funtzionatzen duten?. Galdera bikaina!

In reply to marga ibáñez

Er: Irakaslea eta talde-lana

by Ima Zestau Baraibar -

Ni ados nago, ikaslea ardatz delako ustean oinarri hartzen badugu...

Bidezkoa litzateke denbora gehiago aritzea (auto)ikasketan entzute pasiboan baino; alabaina, onartua ote dugu paradigma metodologiko hori?

Pres ote gaude, ordea, "irakasle"aren "botere"a askatu eta ikastaldea ardatz izaten bideratzeko?

Ekarpen interesgarriak, oso, edonola ere, Coborenak.

Eskerrik asko, Luis Mari, estekak eransteagatik...

Ima.