Hizkuntz kontuak

"Akats koherenteak"

Er: "Akats koherenteak"

by marga ibáñez -
Number of replies: 0

Bai bai...baina iruditzen zait batzuek Etxepareri ere penko jarriko lioketela!! ..Cervantesek ez lioke C1 emango bati baina ni oso laista naiz ta nire gaitasun komunikatiboa eta ezagutza maila horretaz haratago dago. Hizkuntza oraindik "ekintza" barik " zerbait teoriko" gisara ikusten dugu oraindik, bestela ez genieke txikikeria horiei erreparatuko, hala deritzot .Bestalde...ebaluazioa eta egiaztagintza eskutik doaz....eta ez dut uste irakasleak gai direnik/garenik jakiteko zein unetan eduki behar duen ikasle batek hau ta beste barneratuta hizkuntza sisteman....nik galdetutakoek ezin izan didate esan zer ere den " oinarrizko akats bat" konstruktu hori ere txitean-pitean badarabilgu ere.

Guztiz ados arnasguneetako euskara izan behar da gidatzen gaituena....hizkuntza zerbait teorikoa ez den horien erabilera ...

Ez dut uste unibertsalak direnik...gainera oso aleatorioak dira. "Ni Marga naiz" ikasi nuen nire lehen euskara klasean...baina herri euskaldun batera joan nintzen lehen aldian ez nuen topatu esaldi hori botatzeko kontesturik jajajajaja...txantxa da...baina ulertuko didazulakoan nago.

Ez adiorik!!!