Hizkuntz kontuak

"Akats koherenteak"

"Akats koherenteak"

by Hasier Agirre Aranburu -
Number of replies: 8

Azterketak eta esamolde jakin bat

Azterketak zuzentzen aritzen  garenean, nork ez du topo egiten beheko esamolde jakin hauekin? (B2ko azterketetan, behintzat, oso maiz):

a)      Akatsak baditu, baina ez dute ulermena oztopatzen

b)      Akatsak baditu, baina ez dute mezua oztopatzen.

c)       Akatsak baditu, baina ez dute ulergarritasuna oztopatzen.

d)      Akatsak baditu, baina ez dute esanahia oztopatzen.

Kontua da esamolde horiekin adierazi nahi dena, funtsean, zera dela: akatsek ez diotela testuaren (esaldiaren/pasartearen) koherentziari eragiten .  Baina nola adierazi hori aurreko adibideetan baino egokiago, zehatzago eta errazago? Nire ustez, azterketariak aditzera eman nahi duen horren kontrako mezua helarazten digunean gertatzen da inkoherentzia; “ mezua oztopatu” ez zait zuzena iruditzen, zeren eta mezu bat beti dago testuan, izan zuzena, izan okerra.  “Ulermena oztopatze” hori, berriz, esan beharrik ere ez dago okerra dela. “Esanahia” ere,  significado-ren adieran, beti dago testu batean. “Ulergarritasuna oztopatu” zuzena litzateke, baina pedante samarra ere bai, agian.

Nik neronek  honelaxe idazten ditut halakoak irizpen arrazoituetan, inori balio baldin badio:

e)      Akatsak baditu, baina ez dira traba/oztopo  adierazi/esan nahi duena ulertzeko. 

In reply to Hasier Agirre Aranburu

Er: "Akats koherenteak"

by marga ibáñez -
Ziur zaudete asko direla ulermena oztopatzen duten akatsak? Konpletibozkoa behin ta berriz jateak ezdu ulergarritasuna oztopatzen. Orduan zer?
In reply to marga ibáñez

Er: "Akats koherenteak"

by marga ibáñez -

Jajaja...zure mezua ondo heldu zitzaidan baina ohituraz edo, zure proposamenean juxtu kritikatzen zenituen adierazpenak erabili nituen...hizkera " tekniko" bihurtu da gure artean ...

Agian errubrikei astinalditxo bat eman beharko litzaieke!!

In reply to marga ibáñez

Er: "Akats koherenteak"

by Hasier Agirre Aranburu -
Ieup!!

Gero eta argiago daukat "ez du mezuaren ulergarritasuna oztopatzen" hori denon artean asmatu genuen konstruktu abstraktu eta funtsik gabea dela... zurigarri bat.

Gogoratzen al zara Radomir Antic entrenatzaile serbiarrarekin? Oso gaztelania ona egiten zuen, baina arazoak zituen artikuluekin (hizkuntza eslaviarretan ez dago artikulurik) eta ahoskerarekin: "Partido requiere mucha contzentratzion" eta halakoak botatzen zituen. Alegia, "requerir concetración" bezalako kolokazio jasoak, baina gaztelaniaren ahoskera arautua urratuz eta artikulurik gabe.
Patxi zabaletak eta Iñaki Perurenak ere oso gaztelania ona egiten dute biek ere, baina nabarrikoen "z" hori txertatzen dute diskurtsoan. Zer esan nahi dut horrekin? Ba eman diezaiogula garrantzia eman beharrekoari zentzu on pixka batekin! Aipatu ditudan hiru pertsona horiek ez dute inolako arazorik gaztelaniaz ekintza komunikatibo ia gehienak taxuz gauzatzeko. Egiaztatzegintzan, nire iritziko, bada urrezko arau bat: "Ahal dela, ez aprobatu merezi ez duenik, baina, batez ere, ez ezazu suspenditu merezimenduak egin dituena!!"
In reply to Hasier Agirre Aranburu

Er: "Akats koherenteak"

by Hasier Agirre Aranburu -
Behin bulkada hartuta, aipatuko dizut denon artean bateratzeetan asmatu genuen beste zurigarri bat ere: "tarteko hizkuntzarena". Batik bat, beheko mailetan, tarteko hizkuntza hori aipatzen genuen behin eta berriz. Gizaki oro dago une oro bere bizitzan tarteko hizkuntza batean. Beti gaude dakigunaren eta jakin dezakegunaren tarte horretan. Baita akademikorik luzituena ere!

Hemen kontua da mailak zedarrituta daudela, eta maila bakoitzean GAUZATU DITZAKETEN ekintza komunikatiboak ematen zaizkiela aukeran azterketetan. Horrez gain, HEOCeko ebaluazio-eskalak daude, eta beroietan adierazten da, nolabait ere, eskaletan bigarrenean hain zuzen ere, hutsegiteak zenbateraino barkatzen diren maila bakoitzean. C2n "berdin" eta "bera" ez bereiztea bezain larria da B1en "handiagoa"-ren orde "handiegia" idaztea. Beharbada arrasto handiagoa uzten du, gainera, diskurtsoan. Hau da, hutsegitea mailakoa edo mailatik beherakoa denean, hor ez dago tarteko hizkuntzaren aitzakiarik. Hor mailako hizkuntz-forma bat barneratu gaberik dago. Mailatik gorako hutsegiteei dagokienez, konplikatuagoa da kontua. Zenbaitetan, adierazten ez dakizkitenak adierazten ahalegintzen direlako gertatzen dira. Ez beti, jakina. Iruditzen zait azterketa-eguna bide txiurretik joateko eguna dela, dakizuna demostratzekoa, eta ez ez dakizkizunetan arriskatzekoa. Mailatik gorako egitura sintaktikoak eta esapide ongi erabiliak oso saritzen ditut nik.

Ondo dago tarteka iritzi batzuk gurutzatzea. Porrot gero eta hobeto egitea omen da arrakasta lortzea.
In reply to Hasier Agirre Aranburu

Er: "Akats koherenteak"

by marga ibáñez -
"Tarteko hizkuntza" edo " tarteko maila"? "Tarteko hizkuntza" niretzat Selinkerrena da eta, nik bateratzeetan "tarteko maila"-rekin bategarria zen kontzeptua entzuten nuen.... Egia da elebitasuna dinamikoa dela , gaitasun mailak bizitzan zehar aldatzen dira, areago, esparru ezberdinetan gaitasun maila anitzak erakusten ditugu baina... ez dut ondo ulertzen zeri buruz ari zaren.. arraro egiten zait "interlengua" kontzeptua atera izana "sasi bateratze saio batean", eta "bateratze saio" asko irentsi behar izan ditut, oso oso nahasgarriak iruditu zaizkidanak beti!! Horrexegatik utzi nion lan horri.... niretzat ez zen.
Galdera bat, HEOCek zedarritzen ditu mailak bai, baina zeren arabera egin ziren? Markotik kopiatu ziren hitzez hitz edo euskararen garapen faseak hartu ziren kontuan? Inoiz ikertu al da hori? Sonsoles Fernadezek dio bere ikerketa batean (Interlengua y analisis de errores . pdf librea duzu) gaztelera(z) ikasten duten ikasle guztiak (lehen hizkuntza edozein dela gainear) garapen fase bertsuetatik pasatzen direla , horrelako azteketarik (Barreñadaren lanez aparte umeekin) egin da euskara(z) ikasten duten helduekin? Agian eskatzen ari gara garapen faseari ez dagokion zerbait .. ez dakit.
Bestalde, " izango litzateke vs izango zen", "zaitut/dizut"... B2n barkatuko zenituzke? Gazteleraren aldean jartzen baditugu akats horiek zure ustez " si me habrías dicho" y " la he dicho" akats larriak dira? Nire ustez ez.. Hor uzten dizut zirina!! jajajajajajaja...
In reply to marga ibáñez

Er: "Akats koherenteak"

by Hasier Agirre Aranburu -

Ni ez nauzu aditu, Marga, baina zenbait gauza argi ditut:

a)Euskaltzaindiak hutsegitetzat ditu euskaraz jarri dizkidazun adibideak, eta Real Academia Españolak, egingo nuke, hutsegitetzat dituela ipini dizkidazun gaztelaniazko adibideak ere. Beraz, bai, akatsak dira B2n ere.

b) Hizkuntz-komunitatearen erabilerak, erabilera sozialak, eragina du akademiek hartzen dituzten erabakietan, baina akademiak kontserbadoreak izaten dira normalean eta ez dituzte aldaketak nolanahi onartzen. Zerbaitegatik izango da. Beraz, aldaketarik ezean, eta gure dekretuetan aipatzen den gisan, Euskaltzaindiaren arauei egin behar men.

c) Euskararen erabilera soziala berbera al da Euskal Herriko hiri, eskualde eta herri guztietan? Ez ote dira aintzat hartzekoagoak euskararen arnasgunetzat jotzen diren lekuetako erabilerak? Erabilera sozialari erreparatzen dioten corpusetan iturri guztietako testuak hartzen direla aintzat uste al duzu? Ez horixe. Klasikoen Corpusa, Goenkale corpusa, Egungo Euskararen Corpusa... ez daude besterik gabe aliritzira eginak. Are gehiago: gure komunikabidetako artikulu askok ez dute galbahe hori pasatzen, tristea bada ere.

d) "Izango zen" akats larritzat ez nuke joko B2n, badaude-eta askoz ere larriagoak. C1en larritzat joko nuke, ez baitago hori onartuko lukeen zuzentzailerik gure prentsan, eta zeresana emango bailuke akats horrekin bidalitako artikulu batek egunkari-erredakzio batean. Ekintza komunikatiboak neurtzen du hutsegiteen larria.

e) Garapen-faseak ez du zerikusirik egiaztatzegintzarekin, ebaluazioarekin baizik. Egunero ikaslearen bilakaera ikusiz dian irakasleak jakingo du garapen-fase horren berri, egiaztatzaileak ebaluazio-irizpideei egin behar die kasu.

f) Ezin ziurtatu dizut, baina iruditzen zait gaztelaniazko akats horiek eginda (adibidan ipini dizutuzunez ari naiz) Cervantesekoek ez lioketela inori C1 titulurik emango. Laismo / leismo eta halakoak eskolan ikasten ez genituen ba guk geuk 12-13 urterekin??

g) Markoko mailak unibertsalak dira. Ekintza komunikatibo jakin batzuk proposatzen dira maila bakoitzerako. Hortaz, HEOCa ezin kritikatu da alde horretatik, inondik inora. C1eko erabiltzaileak gai izan behar du komunikabideetan artikulua idazteko, konparazio baterako, eta horrek zeinahi hizkuntzarako balio du. Hor ez dut nik neuk arrakalarik sumatzen. HEOCari egin lekiokeen kritikatako bat da, aitortzen dut, jaitsi zitekeela konkrezio-maila handixeago batera, baina horrek espezializazio eta gaitasun handia eskatzen ditu. 

Tira, utz dezagun zertxobait beste baterako ere!!

In reply to Hasier Agirre Aranburu

Er: "Akats koherenteak"

by marga ibáñez -

Bai bai...baina iruditzen zait batzuek Etxepareri ere penko jarriko lioketela!! ..Cervantesek ez lioke C1 emango bati baina ni oso laista naiz ta nire gaitasun komunikatiboa eta ezagutza maila horretaz haratago dago. Hizkuntza oraindik "ekintza" barik " zerbait teoriko" gisara ikusten dugu oraindik, bestela ez genieke txikikeria horiei erreparatuko, hala deritzot .Bestalde...ebaluazioa eta egiaztagintza eskutik doaz....eta ez dut uste irakasleak gai direnik/garenik jakiteko zein unetan eduki behar duen ikasle batek hau ta beste barneratuta hizkuntza sisteman....nik galdetutakoek ezin izan didate esan zer ere den " oinarrizko akats bat" konstruktu hori ere txitean-pitean badarabilgu ere.

Guztiz ados arnasguneetako euskara izan behar da gidatzen gaituena....hizkuntza zerbait teorikoa ez den horien erabilera ...

Ez dut uste unibertsalak direnik...gainera oso aleatorioak dira. "Ni Marga naiz" ikasi nuen nire lehen euskara klasean...baina herri euskaldun batera joan nintzen lehen aldian ez nuen topatu esaldi hori botatzeko kontesturik jajajajaja...txantxa da...baina ulertuko didazulakoan nago.

Ez adiorik!!!



In reply to Hasier Agirre Aranburu

Er: "Akats koherenteak"

by marga ibáñez -

Konstruktua dateke baina ingelesez ere erabiltzen dute, erruz gainera. Hossein Nassajiren liburu bat irakurtzen (jorratzen) ari naiz  feedback zuzentzaileari buruz eta kontzeptu hori hitzetik hortzera darabil. Aurreko galdera irakasle batzuekin egin nuen eztabaida talde batean atera zen, alegia, oso akats gutxik "eragiten diotela ulergarritasunari" eta egia delakoan nago.. niri beti txirriatu dit kontzeptuak gainera, ez baita egia, egindako akatsak mailaren edo hizkuntzaren garapenaren seinale bihurtzen ditugulako. 

Esandako  gainerakoekin ados nago.. "eldu" zuzentasun paramatreoarena da, " sentituko duzu" ulertzen bada ere, narritagarria oso da.