Ebaluazioa

Ebaluazio jarraitua

 
Picture of Luis Mari Txabarri Miranda
Ebaluazio jarraitua
by Luis Mari Txabarri Miranda - osteguna, 26 maiatza 2016, 12:59
 

“Beraz, ebaluazio jarraia eta gisakoen ordez, ebaluazio jarraitua da forma egokia”. Horrela amaitzen du Alex Mungiak "Ebaluazio jarraitua"izenburua duen ekarpena.

Hizkuntzalaritzaren ikuspegitik, bai ebaluazio jarraitua edo jarraikia, baita etengabeko ebaluazioa aukeren alde lerratu da Euskaltzaindia. Baina, agian bada, horretaz gain, bestelako arazotxoa: kontzeptu horren adiera pedagogikoa. Gerta baitaiteke adiera berberari erreferentzia eginez kontzeptu ezberdinak erabiltzea.  

Alde batetik ebaluazio sumatiboa dugu. Betikoa, ikasle ikasle denetik ezaguna. Edukietan ardaztua, eta ikaslearen errendimendu akademikoa ekoizpen, eduki-programa eta egiaztatzegintzaren bidez balioetsia.

Bestetik,  berriz, ebaluazio diagnostikoa, gero eta presentzia handiagoa hartzen ari dena. Ausubelek dioenez, Hezkuntza Psikologia printzipio bakar batera murriztu beharko banu, honakoa litzateke: ikasleak dakiena da ikasprozesuan eragiten duen faktorerik garrantzitsuena; aztertu hori eta irakatsi horren arabera.

Eta hirugarrenik, ebaluazio formatiboa, Scriven-ek (1967) ebaluazio sumatiboari kontrajarriz aurkeztua. Helburuen lorpen-maila oinarrizko ardatz zuten ebaluazioetatik urrundu nahian, bestelako eredua proposatu zuen Scrivenek, eta ardura eta interesa hezkuntza-jardueratik ateratzen diren ondorioetan jartzen du. Horrenbestez, arazoa ez da bakarrik zer eta zer mailatan ezagutu den edukia. Areago doa; baita zer eta zergatik ulertu den, besteak beste, horrela jokatu ezean, nekez iritsiko ginatekeelako ikasleen gatazka kognitiboak non datzaten jakitera. Paradigma-aldaketa nabarmena, beraz, Scrivenena: egiaztatzetik ulertzera, hobetu ahal izateko.

Espainiako hezkuntza-sistemaren modernizazioaren oinarriak ezarri zituen Ley General de Educación (Ley 14/1970) legeak, Villar Palasirena bezala ezaguna. “Evaluación continua” artikuluan, honela dio Vidal Gonzálezek lege horri aipu egitean:   

La norma quinta se centra en el proceso de evaluación con intención pedagógica: “El profesorado realizará la evaluación durante todo el período lectivo, sin interrumpir la marcha del trabajo escolar, utilizará los medios adecuados para valorar, tanto la instrucción como la formación de los alumnos”. ¿Hay alguna duda sobre lo que es evaluación continua? Y sigue: “El análisis del trabajo escolar permitirá la apreciación del progreso del alumno y la iniciación de éste en la autoevaluación”.

Hitz-gakoak hautatzera joz gero, “etenik gabea”, “ebaluazio-baliabideak” eta “autoebaluazioa” izan daitezke.  Baina jarraitzen du:

Parece que el legislador lo tenía claro. Hoy, cuarenta y dos años después, todavía es necesario definir en toda su extensión y reflexionar sobre lo que suponen estos conceptos, el papel de la autoevaluación y su trascendencia en la motivación y en el aprendizaje significativo del alumno.

Alegia, ez dela nahikoa ebaluazio jarraituaz aritzea; beharrezkoa omen da kontzeptu hori  bere osotasunean definitzea, eta horretaz hausnartzea. Izan ere, 42 urte beranduago, Vidalek aipatu bezala, FIDALGOk, Madrilgo Politeknikoko irakasleak, honela dio ebaluazio jarraituaz aritzean:

Una evaluación continua no es más que un método de evaluación,  en el que se realizan pruebas de forma periódica a lo largo del periodo lectivo; estas pruebas se realizan para que se pueda valorar todo el proceso de aprendizaje del alumnado y mejorarlo, a medida que transcurre el curso.

Tarte nabarmena aipamenen artekoa. Maiztasunean jartzen dira indarrak azken honetan, eta ez horrenbeste ebaluazioaren funtzio pedagogikoan, funtzio hezitzailean.

Ribasek, aldiz, funtzio horren alde egiten du apustu, eta zazpi ezaugarri nagusi jartzen dizkio era horretako ebaluazioari:

  1. Bi subjektu dira interakzioan: irakaslea eta ikaslea, edota ikasleak euren artean.
  2. Hobekuntza eta egokitzapena bideratzea du helburu.
  3. Ikasprozesuaren programazioan txertatua dago ebaluazioa.
  4. Ebaluazio irizpideak aldez aurretik ezagutuak eta partekatuak ageri dira prozesuan.
  5. Ezinbestekoa da ikaslea irizpide horietaz kontzientea izatea.
  6. Ebaluazio-tresnak eta euskarriak helburu horiekiko definituta izatea.
  7. Azken batean, ikaslearen autonomia indartzea.

Suma daitekeenez, gertuago dago ebaluazio jarraitua ikas-prozesutik egiaztatzegintzatik baino; gertuago funtzio pedagogikotik sozialetik baino.  

Vidal Gonzálezk adierazi bezala, beharrezkoa da berrogei urte beranduago, kontzeptu hauek bere osotasunean definitzea eta kontzeptu horien gaineko hausnaketa bideratzea. Bien bitartean, erabiltzailearen esku geratzen da, kontzeptu horiek mahairatzean zer adierazi nahi duen zehaztea eta partekatzea.

AUSUBEL, D. (1980):  Psicología educativa : un punto de vista cognoscitivo. México, Ed. Trillas.

FIDALGO, A (2011): ¿Qué es la evaluación continua? https://innovacioneducativa.wordpress.com/2011/11/12/%C2%BFque-es-la-evaluacion-continua/

RIBAS i SEIX, T. (2001): Què pot aportar l'avaluació formativa a l'ensenyament i l'aprenentatge de l'escriptura? Articles: Revista de didàctica de la llengua i de la literatura, N. 25,

VIDAL GONZÁLEZ, F. (2012): Evaluación continua. Revista Supervisión 21,  25. alea (1-36orr. )  http://usie.es/SUPERVISION21/JULIO2012/EvaluaContinua.pdf