Irakasbil

IRAKASBIL proiektuaren aurkezpena

 
Picture of Luis Mari Txabarri Miranda
IRAKASBIL proiektuaren aurkezpena
by Luis Mari Txabarri Miranda - asteazkena, 6 apirila 2016, 12:00
 

Otsailaren amaieran adierazi zen bezala, datorren astean izango da IRAKASBIL proiektuaren aurkezpena, hiru lurraldeetan. 

  • Gasteizen, apirilaren 13an, HABEren Lurralde Ordezkaritzan.
  • Bilbon, apirilaren 14an, Euskararen Etxean, Euskaldun Berria Aretoan. 
  • Donostian, apirilaren 15ean, HABEren egoitzan, G2 aretoan.  

Gelen kudeaketa dela-eta, izena emateko epea itxita egon arren, saioren batean parte hartu nahi izanez gero, bidal iezaiguzu mezu bat prestakuntz@habe.eus e-postara, edota deitu 943 02 26 27 telefonora. 

Hiru saioak ordutegi berean izango dira: 12:00etatik 13:30era.

Picture of Arantza Iriondo
Er: IRAKASBIL proiektuaren aurkezpena
by Arantza Iriondo - asteazkena, 13 apirila 2016, 5:04
 

Arratsalde on:

Otsailaren 25ean jasotako zirkularrean dio aurkezpena 9:00etatik 13:30era dela.

Mesedez erantzun eta esan zein ordutan izango den.

Eskerrik asko

Arantza Iriondo


Picture of Luis Mari Txabarri Miranda
Er: IRAKASBIL proiektuaren aurkezpena
by Luis Mari Txabarri Miranda - osteguna, 14 apirila 2016, 8:28
 

Egun on, Arantza:

Bada, aitortu beharrean nago arrazoia duzula. Izan ere, bidalitako mezuan, eranskin, bi dokumentu daude aurkezpena erreferentzia dutenak: Jakinarazpena (9:00 - 13:30) eta Izena emateko orria (12:00 - 13:30). Alabaina, eremu honetan iragarri bezala, aurkezpen guztiak 12:00etatik 13:30era izango dira. Barkatu eragozpenak eta gaizki ulertuak.

Luis Mari