Irakasbil

Pasadizoak ikasgelan

Pasadizoak ikasgelan

by Iñaki Murua -
Number of replies: 3

Ikasgelan gertatutako pasadizo bat kontatu du Guillermo Gómezek bere blogean; lotsaz gorriarazten duten horietako bat, hain zuzen.

Gertatu zaizu inoiz horrelakorik? Zeuk ere kontatuko al diguzu?

In reply to Iñaki Murua

Er: Pasadizoak ikasgelan

by Esther Isasa Gaskue -

Niri ez, baina nire lankide bati gertatutakoa kontatuko dizuet. Donostiako Legazpi 6 Euskaltegian irakasle ginen aspaldiko garai hartan (badira urte batzuk), nire lankide Arantxak lehen urratseko ikasle-talde batean irakasten zuen. Egun hartan, ikasle bakoitzak bere burua aurkeztu behar zuen talde handian (badakizue, ikasturte hasierako jarduera tipiko horietako bat). Kontua da ez dakit zenbatgarren ikasleak bere burua honela aurkeztu zuela "Pili naiz, Donostiakoa naiz eta ....nire senarra beltza da” Arantxak, nola ez, zuzendu egin zion ikasleari eta honela adierazi zion bere akatsa " beltza ez, beltzarana”. Ikaslea, ordea, tematu egin zen, baita Arantxa ere: beltza/beltzaranaren arteko aldea azaltzen saiatu zen berriz ere. Pilik, halako batean, honela esan zion: "Mi marido es negro, no moreno”. Irakasle-gelara gorri-gorri eginda azaldu zen Arantxa, egindako hanka sartzea ezin burutik kendu. Zorionez, bai guk bai ikasleek barre-algara batean hartu genuen kontua, bestela... Pentsa, urte mordoa pasa bada ere, oraindik ere gogoan daukat anekdota!

In reply to Esther Isasa Gaskue

Er: Pasadizoak ikasgelan

by Jon Imanol Iturrioz Aldanondo -

Kaixo:

Niri ere aurkezpen-egun horietako batean antzeko zerbait gertatu zitzaidan Lazkaokoa zen ikasle batekin. Antzekoa diot, zeren ni ez nintzen hasi ikaslearen esaldia zuzentzen, baina aurpegian nabarituko zidan "ona da / ona dago" bi horien arteko aldea denen aurrean azaltzeko gogoa. Aurpegira begiratu zidan eta esan zigun, "ondo esan dut esaldia, nire emaztea oso ona dago, horixe esan nahi nuen" eta zalantza-izpirik izan ez genezan erantsi zuen, "o sea, que está muy buena". Eskerrak mihia xuloan gorde nuen!    

In reply to Iñaki Murua

Er: Pasadizoak ikasgelan

by Ibon Astorkiza -

Bada,  niri hau orain dela urte batzuk gertatu zitzaidan, lehenengo eguneko aurkezpenaren ostean, ikasleak altzarazi nituen eta laranja-limoi jolasten hasi ginen izenak ikas zitzaten.

Jolasa bukatu ondoren Catalunyatik etorritako ikasleak esan zidan " no sabía que izquierda se decía limoi y derecha laranja, que fácil me está pareciendo el euskera!! " eta ni " Oh luuuuur irents nazazuuuuuu" pentsatzen!!!