Helburu orokorra: testu egoki eta zuzenak ekoizteko baliabide eta estrategiak ezagutzea eta horiek erabiltzen trebatzea, idatzizko testuetan.
Helburu zehatzak:
• Egoera komunikatibo bakoitza bakarra da: testuinguruaren aldagaien garrantziaz eta eraginaz jabetzea.
• Ekintza komunikatibo ezberdinetan erabilitako estrategiak identifikatzeko gauza izatea. Bestela esanda, testu-hustuketan trebatzea.
• Elkarlana baliatzea. Ikaskideen ekoizpenak baliatuz (konparatuz, hobekuntzak proposatuz eta zalantzak argituz), edukiak barneratzea eta estrategia egokienak zein izan litezkeen erabakitzeko autonomia lortzea.
• Lau testu-genero hauen ezaugarriez jabetzea, eta zuzen eta egoki ekoizten trebatzea: mezuak, gutunak, azalpen-artikuluak eta iritzi-artikuluak.
• Egoera komunikatiboa zehaztu ondoren, eta, komunikazio-estrategiak baliatuz, ekintza komunikatibo jakin bat gauzatzea.
Edukiak: helburuak kontuan hartuta, horiei dagozkien edukiak landuko dira:

  • Testuingurua: enuuntziatzailea, enuntziatarioa, xedea, testu-generoa (goian aipatutakoak) eta erabilera-esparrua
  • Testuaren azpiegitura orokorra
    • Plan orokorra
    • Interaktibotasuna
    • Sekuentziak
  • Testualizatze-mekanismoak
    • Konexioa: testu-antolatzaileak, lokailuak, puntuazioa…
    • Izen-kohesioa
    • Aditz-kohesioa
  • Ardura enuntziatiboaren mekanismoak
    • Ahots enuntziatzaileak
    • Modalizazioa