Matrikulatzeko formularioa bete

HABEk, C2 mailarako (2006ko curriculumaren 4. mailarako) irakasleak prestatzeko, gaikuntza-ikastaroa eskainiko du 2015-2016 ikasturtean ere, maila horretarako gaitasun didaktikoa eskuratzeko aukera emanez. Hamasei irakaslek parte hartu ahal izango dute on line eta aurrez aurre emango den ikastaroan ikasle gisa. Gainditzen dutenei 200 orduko jarduera aitortuko die agiriak.
Oharra: Ikastaro hau egitea eskatzean, euskaltegiaren izenean eskatzen du irakasleak; hau da, euskaltegiak erabakia duelako C2 maila eskaintzea. Beraz, euskaltegiko zuzendariak mezu sinatua igorriko du prestakuntz@habe.eus helbidera bere onarpena adieraziz. Esan gabe doa: irakasleak ikastaroa utziko balu, kaltetua izango litzateke euskaltegia ere.

  • Adituak: Lourdes Elosegi - HABE. Donostia
                   Agurtzane Goñi - Ilazki euskaltegia. Donostia
  • Ikastaro mota: Konbinatua
  • Gaia:
    • CURRICULUMA
      • HEOC: C2 maila
      • Ikuspegi komunikatiboa eta Ekintza ikuspegia
      • Helburuak: ekintza komunikatiboak
      • Ekintza komunikatiboa eta testugintza
      • Ikasunitateen diseinua
      • Ebaluazioa
    • Antolatzailea: HABE
    • Lekua: Aurrez aurreko saioak Donostiako HABEren egoitzan (Vitoria-Gasteiz, 4. solairuko G2 aretoan).
    • Norentzat: C2 maila eman behar duten irakasleentzat.
    • Iraupena: 200 ordu  (40 ordu aurrez aurre eta 160 on line)  
    • Data eta ordutegia:

    2015/10/15 09:00 - 14:30
    2015/10/16 09:00 - 14:30
    2015/12/18 09:00 - 14:30
    2016/02/12 09:00 - 14:30
    2016/03/03 09:00 - 14:30
    2016/03/04 09:00 - 14:30
    2016/05/05 09:00 - 14:30
    2016/05/06 09:00 - 14:30

    • Izen-ematea: 2015/09/16 - 2015/09/23 (biak barne)
    • Matrikula: 416,60 € (Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuaren 2013ko irailaren 17ko AGINDUA, EHAA: 2013/10/01)
    • Matrikula ordaintzeko epea: 2015/09/28 - 2015/10/09
      HABEk faktura bidaliko dio ordainketa egin behar duenari, ordainketa-gutunarekin batera. Jaulkipen-datatik, hiru hilabeteko epea dago fakturaren ordainketa egiteko (epe hori ordainketa-gutunean dago adierazita). Hori horrela, halere, ikastaroa hasi aurretik egitea komeni da. Eta, ahal bada, irailaren 28tik urriaren 9ra bitartean.
    • Baldintzak eta betekizunak:
    Tresneria:
    •Interneterako irteera / interneterako konexioa duen ordenagailua
    •Softwarea
    •Hardwarea

    Programa

    Matrikulatzeko formularioa bete