DENDAKETAN, batez ere,  merkataritza arloko profesionalei zuzendutako  ikastaro laburra da, bezeroekiko harremanetan euskararen erabilera sustatzeko helburua duena.

Jolas didaktiko moduan burutzeko prestatu da, jolasaren bidez simulatzen dira merkataritzako komunikazio-jarduerak  ikaslea modu atseginean murgiltzeko euskaran.
A1-A2 mailen arteko ikasleek modu autonomoan egiteko ikastaroa da hau, sei unitatez eta 75 jardueraz osatua. Ebaluazioa era automatikoan egiten da eta aurrerapena asmatutako erantzunen araberakoa da.

Jolasa ere baden ikastaro hau behar bezala ikusi ahal izateko, software berezia instalatu behar du erabiltzaileak (baldin eta aurretik instalatuta ez badauka) lehen aldiz irekitzen duenean. Beste aukera bat da, orrialde honetan ezkerreko aldean "Exekutagarriak" atalean erakusten diren aplikazioak jaistea eta erabiltzailearen ordenagailuan instalatzea. Hau derrigorrezkoa da erabiltzailearen ordenagailuko sistema eragilea Linux baldin bada.

Android eta iOS sistema eragileak dituzten tableta eta eskuko telefonoen bidez ikastaroa egiteko, DENDAKETAN aplikazioak instalatu behar dira App Store eta Google Play zerbitzuetatik.
DENDAKETAN es un curso de euskera dirigido, sobre todo, a profesionales del comercio, para promocionar el uso del euskera en las relaciones con los clientes.

Este curso está diseñado como un juego didáctico, por medio del cual se simulan situaciones habituales en los comercios. De esta manera el/la alumno/a aprende a desenvolverse en esas situaciones en euskera.

Es un curso de nivel entre A1-A2 que el alumno realiza de forma autónoma. Está compuesto de 75 actividades contextualizadas y agrupadas en 6 unidades. La evaluación de las actividades es automática y el avance depende del nivel de aciertos en las respuestas.
Para poder visualizar y realizar este curso hay que instalar (si previamente no se ha instalado para otro fin) un software específico una única vez. El sistema detectará si está instalación es necesaria y pedirá permiso para instalar si procede. Otra opción es instalar los archivos ejecutables que se ofrecen en la pestaña "Exekutagarriak". Si el sistema operativo es una distribución de Linux, la instalación del ejecutable correspondiente es necesaria.

Para acceder al curso DENDAKETAN desde tabletas y teléfonos con sistemas operativos Android o iOS, se deberá instalar la aplicación que se ofrece en App Store y Google Play.

Zer egin behar da DENDAKETAN ikastaroan izena emateko?

DENDAKETAN ikastaroa egiteko, nahikoa duzu Interneterako konexioa eta www.ikasten.ikasbil.net atarian erabiltzaile-kontua sortzea.

Plataforman erabiltzaile-kontua sortzeko esteka duzu.

Ikastaroan matrikula egitea automatikoa da. Erabiltzaile-kontua sortu ondoren, ireki esteka hau eta "matrikulatu nahi duzu?" galderari erantzun baietz.


Azalpen edo argibiderik behar baduzu, bidali mezua helbide honetara.


¿Cómo matricularse en el curso DENDAKETAN?

Para realizar el curso se debe tener conexión a Internet y cuenta de usuario en el portal www. ikasten.ikasbil.net.

En este enlace tienes el formulario para crear la cuenta de usuario.

La matriculación en el curso es automática accediendo al curso en este enlace y respondiendo afirmativamente a la pregunta que formula el sistema.


Para obtener más información sobre el curso DENDAKETAN, debes enviar un email por medio de este  enlace.